Madres/Padres Educadores General
Eskola egokitzapena
Haurraren eskolaratzea ez da beti erraza izaten. Guraso bezala, prozesua haurraren ikuspuntu eta beharretatik hausnartzea, atxikimenduaren kontzeptua landuaz, haurraren egokitzapenean lagungarri izango du.
INFORMAZIO GEHIAGO
Psikomotrizitatea
Zer da psikomotrizitatea? Sarritan motrizitate arazoak dituen haurrentzako soilik dela pentsa dezakegu. Baina psikomotrizitatea haur guztientzat oso baliagarria den jarduera da; mugimenduaren bitartez, haurraren garapen fisiko, psikiko eta afektiborako altxor bat. Haurra bere osotasunean begiratzen duen diziplina da. Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. INFORMAZIO GEHIAGO
Elikadura
Elikaduraren garrantziari buruzko hitzaldi ezberdinak: familian osasuntsu jateko hitzaldi praktikoa, janarekin erlazionatuta dauden arazoak (anorexia, bulimia, haur-loditasuna,…).
Askotan helduok gure elikadura zaindu ohi dugu, baina gure haurrei jaki osasuntsuagoak ematerakoan batzutan kosta egiten zaigu. Hitzaldi honekin elikadura hobetzeko pausu konkretuak ematen ikasiko dugu.
Azkenengoa, Alazne Agirrebalagarekin egin genuen eta mito pila bat botatzeaz gain, informazio baliagarri asko eman zigun, praktikan jartzeko gauza errezak. INFORMAZIO GEHIAGO
Optometria-Ikusmen terapia
Informazioaren %80a begietatik sartzen da
Eskolako ariketa denak, %100an, ikusmenarekin lotuta doaz.
Hizki edo zenbaki solteak ondo ikusteak ez du esan nahi ikusmena ondo dagoenik. Irakurtze prozesua oso garrantzitsua da eta batzutan ikusmenarekin erlazionatuta dauden arazoak agertzen dira. Optometriak hortan lagun dezake (ikusmenaren eraginkortasuna, lateralitatea, ikusmen eta entzumen pertzepzioak)
INFORMAZIO GEHIAGO
Eskola jazarpena – Bullying
Eskola jazarpena edo Bullyinga guraso eta hezitzaile bezala, asko kezkatzen gaituen gaia da. Zer egin dezakegu gure haurrekin alde den neurrian arazo hau ekiditzeko? Eta gure haurra bullyinga pairatzen ari dela edo erasotzailea dela dakigunean, zer egin dezakegu? Galdera hauei erantzungo diegu eta ze tresna erabil ditzakegun ikasiko dugu.
INFORMAZIO GEHIAGO
Ziberbullyinga
Bullying-an bezala, gai kezkagarria, teknologia berriek duten boterearekin areagotu egin dena. Gurasoek teknologiak ezagutu behar dituzte laguntza hobeago bat eskeintzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
Galerak eta dolua
Heriotzaz hitz egitea gure gizartean gaur egun, gai tabua da. Eta haurrekin tratatu behar badugu, oso zaila egiten zaigu. Ez dugu gure burua prest eta sarritan gaia ekiditen dugu, haurra “babesteko” ideiaz; baina horrela gauzak okertu egiten ditugu. Azken finean, heriotza bizitzaren zati bat da eta haurrari naturaltasun osoz hitz egin behar diogu; beti ere bere adinari egokituta eta galdetzen digunari erantzunez.
INFORMAZIO GEHIAGO
Anai-arreben arteko jeloskortasuna
Jeloskortasunak gure seme alaben bizipen eta jokaerak baldintzatzen ditu. Zerbait egin dezakegu gutxitzeko eta arintzeko. Nola egin bitartekari beraien arteko gatazketan?
INFORMAZIO GEHIAGO
Mobila eta interneten erabilera
Noiz erosi mugikorra haurrari?
Noiz/nola ezarri mugak tableta edo internet erabiltzeko?
Sare Sozialak zertarako erabiltzen ditu?
Gurasook galdera asko ditugu gai honen inguruan. Hitzaldi-solasaldi honetan, erantzunak emango ditugu, kontzientziak piztu eta lagungarriak izango diren tresnak aurkeztuko ditugu.
INFORMAZIO GEHIAGO
Sexualitatea
Orain guraso garen gehiengo batek ez genuen gure etxean sexualitateari buruz naturaltasunez hitz egin. Gure haurrekin gai hau landu nahi badugu, praktika hartu behar dugu eta argibide batzuk jaso lagungarri izango ditugunak.
INFORMAZIO GEHIAGO
Adimen emozionala
Emozio baikorrek osasunean eta bizitza-kalitatean duten eragina nabarmena da.
Badaramatzagu urte batzuk adimen emozionalaz entzuten, baina adimen hau praktikan jartzeko batzutan zailtasunak aurki ditzakegu. Emozioei buruz hitz egitea oraindik ere kosta egiten zaigu. Besteen artean, onurak anitzak dirala:
- norbere gaitasunetan konfiantza hartzen du,
- harreman positiboak eraiki eta mantentzen ditu,
- behar, pentsatzen eta sentitzen duena era egokianplazaratzen ikasten du,
- besteen emozioak ere kontuan hartzen ditu,
- esploratzeko motibatua dago, erronkei aurre egiteko etaikasteko prest dago,
- auto-estimua altua du,
- gatazkak konpontzeko baliabideak ditu, -…Adimen emozionala lantzeko tailer praktikoa.
INFORMAZIO GEHIAGO
Amonak eta aitonak gaur
Aiton-amonen ikuspuntua aztertu eta bilobekin eta seme-alabekin duten harremana hobetzeko bideak proposatzen dira.
INFORMAZIO GEHIAGO