Amagandiko edoskitzearen inguruko 5 mito

Amagandiko edoskitzea arretaz jarduteko gaia dela uste dut. Gizartean denok iritzi bat dugu eta sarritan eskatzen ez zaigun arren, plazaratzeko behar geldi-ezin bat sentitzen dugu; batez ere aurreneko aldiz ama den baten aurrean. Nik beti bakoitzaren askatasuna defendatuko dut eta epaiketak epaitegietan mantentzeko aldarrikatuko dut. Ni ez naiz inor beste ama batek edoskitzearen inguruan hartu duen erabakia epaitzeko; ezta atzean egon daitekeen arrazoiak ezagututa ere.

Argi dago amagindako edoskitzea haurrarentzat eta amarentzat gauzarik onena dela. Inork ez du zalantzarik egiten hor; baina sarritan ahaztu egiten ditugu 2 datu objetivo eta xinple O.M.E.k (Osasunaren Mundu Erakundea) gomendatzen dituenak:

1.- Amagindako edoskitzea esklusiboa haurrak 6 hilabete izan arte
2.- Amagindako edoskitzea haurrak 2 urte edo gehiago izan arte.

O.M.E. – Amagindako Edoskitzea (erderaz)

Hori hala izanik, askotan ama epaitzeko erabili izan ohi da gai hau. Biberoia ematen badu, “ama txarra” da, baina adi, 3 urteko ume bat amaren titiari lotuta ikusten badugu, “ama txarra” ere bada. Ama batek erditze-ondokoaren gutxi ez badu, komentario buka ezinak entzun behar ditu, edonork botatakoak eta ez beti positiboak. Amagindako edoskitzearen inguruan mito pila sortu dira, baina labur-labur eta umore puntu batekin maternidad continuum-eko eta edulacta-ko Pilar Martinezek azaltzen dizkigu:

Pilar Martinez – 5 mitos (erderaz)