Erditzearen inguruan hamaika istorio entzuten ditugu, batez ere haurdun gaudenean. Hain naturala den prozesu hortan, emakumeok gara protagonista, guk erditzen dugu, gure haurrarekin elkarlanean. Baina ikuspegi hau zeharo aldatu da pertsona askorentzat.
Iciar Bollain zinegile bezala miresten dudan pertsona da. Gai honen inguruan egin zuen film laburra ezagutzen nuen eta biziki gomendatzen dizuet; izenburua ere, oso aproposa iruditzen zait: Por tu Bien
Oraingoan, Ibone Olzaren liburuaren hitzaurrea idatzi duela jakin berri dut eta erditzearen ikuspegia ezin zehatzago azaltzen duela iruditu zait. Hona hemen:
Iciar Bollain – hitzaurrea