GURASO ESKOLA IKASTOLAN 2017/2018

Maiatza bukatzera doan modura, ikasturte hontako Guraso Eskolari ere agur esan diogu uda osterarte.

Aurreneko esperientzia ikastolan, 2 talde, 18 saio, 36 ordu eta ikasketa pila bat denontzat. Balorazio orokorra oso positiboa izan dela esan beharra dago eta datorren ikasturtean jarraitzeko gogoz gaude.

Komunikazioaren garrantziaz aritu gara, emozioen kudeaketaren zailtasunetaz, eskola jazarpena eta ziberbullying-aren inguruko kezkak eta konponbideak partekatu ditugu, ikastolako modelo pedagogiko berriaren ingurukoak ere ezagutu ditugu Isa Maritxalarren eskutik, lagunen arteko harremanetan gurasoon papera zein izan behar duen eztabaidatu dugu, mugen behar eta garrantziaz aritu gara Eneritz Garmendiaren laguntzarekin, anai-arreben arteko jeloskortasuna ere jorratu dugu eta heziketa afektibo-sexuala etxetik hasten dela ere ikusi dugu.

Gai guztien gainetik, 2 taldeetan sortu den giroa nabarmenduko nuke, konfiantzaz eta askatasunez parte hartu dugu denok eta hori pertsona bakoitzak momenturo erakutsi duen errespetua, entzute aktiboa, enpatia eta umore onaren ondorioa da argi eta garbi. Iritzi ezberdinak eta esperientzia pertsonalak errespetu handiz plazaratu dira eta besteei laguntzeko asmoarekin proposamenak ugariak izan dira. Horrek saioak asko aberastu ditu.

Guzti honengatik, eskerrak eman besterik ez zait geratzen. Eskerrik asko denoi. Plazer bat izan da benetan.

Datorren ikasturtean berriz itzuliko gara eta hemendik guraso berriei deialdia egiten dizuegu, animatu zaitezte, ez zaizue damutuko!!!! Irailean informazio zehatza helaraziko dizuegu.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*