Mugikorren erabilerarekin kezkatuta, 2019ko martxoan, Salbatore Mitxelena Ikastolako bost guraso ekimen bat jarri genuen martxan. Ordutik, hitzaldi, tailer, kafe-tertulia eta bideoak egin ditugu.
Gure helburua: mugikorren erabilpen egoki bat lortzea eta horretarako gure gazteek bere lehen mugikorra ahalik eta atzeratzea ezinbestekoa dela ikusi dugu.
Proiektu honen harira, duela egun batzuk Eibar Irratirako egindako elkarrizketa hemen entzungai:
https://drive.google.com/file/d/1N_Z6aOuVbVyMldcJJ-TDy0s91FUywgy-/view?usp=sharing