Ikusmen terapia – Optometria

Duela urte gutxi entzun nuen aurreneko aldiz Optometria hitza eta geroztik, gertuagotik ezagutzeko aukera izan dut eta egia esan terapia oso lagungarria dela iristen zait probatu duten guztietatik.

Guraso bezala ondo dago jakitea zer den eta zertarako baliagarria den Optometria; baina hezitzaile eta heziketa munduan dabiltzan profesional guztiek ezagutza basiko bat izatea ezinbestekoa ikusten det. Ikasketa eta irakurtze-idazte prozesuan arazoak dituzten haurrekin jardutean, pista argi batzuk  izatea Optometria lagungarri izan dezakeen jakiteko. Eta ez dago irakurtze prozesuan hasita egon beharrik, haur hezkuntzako aurreneko etapetan ere pistak aurkitu bait daitezke.

Apirilean Zarautzen eta Eibarren antolatu ditugun 2 saioetan (info gehiago) egongo gara guzti honi buruz hitz egiten, hontan benetan aditu-guru baten eskutik: Gentzane García; Optometrian Doktorea eta Masterra eta 10 urte baino gehiagoko esperientziaduna alor honetan. Eta bere kurrikulum akademikoan gain, nik 2 gauza gehituko nituzke:

  • Bere alde humanoa. Bere lana pasioz egiten du, benetan sinisten du, eta haurren ongi-izateaz arduratzen da.
  • Profesionaltasuna. Kasu bat bere eremutik kanpo dagoela ikusten badu, profesional-sare bat badu pertsona hori bideratzeko.

Hona hemen berak idatzitako artikulu bat guzti honen inguruan:

Ikusmen Terapia, ikaskuntzan agertu daitezkeen arazoen konponketaren giltzarri

Ikasgela batean, ikasleen %15-20ak, azalpenak jasotzen edo irakurtzean, ulermenean eta interpretazioan arazoak dituzte, gradu ezberdinetan bada ere. Zailtasunek ikasleen adimenarekin zerikusirik ez dute eta ikusmen terapiarekin gainditu eta hobetu daitezke, emaitza akademikoetan eragin zuzena dutelarik.

Irakasleak haur batek zailtasunak dituenean ikusten duenean, pedagogo edo psikologoetara jotzen du laguntza bila; eta arazoa hobetzen da sarritan. Baina beste kasu batzutan, ikasle horrek ikasturteko helburuak ez ditu lortzen eta gakoa ikusmenenaren pertzepzio-aldaketa batean egon daiteke.

Jasotzen dugun informazioaren %80a begietatik izan ohi da eta honekin garunak oxigeno-kontsumo topea behar du.

Zer gertatzen da eskakizunak eman dezakeguna baino handiagoak direnean? Sistema blokeatu egiten dela eta ezin dugula errendimendu egokia eman. Pentsa dezagun 9 urteko haur baten, irakurketarekin arazoak dituena. Egunero, gutxi gora behera, 6 ordu pasako ditu irakurtzen (irakasleak arbelean idatzitakoa, testu-liburuak, pantailak …). Haur horri besteei baino gehiago kostatzen zaio irakurtzea eta denbora gehiago behar du; horrek, begiak gehiago nekatuko dizkio, behin eta berriz gauza bera irakurtzeko beharra… eta azkenean haur hori frustrazio handia pairatuko du. Eta horrez gain, etxekolanak baditu, arazoa handitu egiten da, etxean liskarrak sortuz. Gurasoek ez dute ulertzen zergatik kostatzen zaion horrenbeste orri soil bat irakurtzea, adibidez. “Alperra al da nire semea? Edo igual ez daki eta ezin du hobeto egin?”

 Ikusmen terapia laguntza optometrikoaz arduratzen den alorra da: pertsonen ikusmen eta ikaste-gaitasunak garatu, hobetu eta areagotzeko zehaztasunez diseinatutako tratamendua da. Ikusmen azterketan aurkitutako hutsuneak betetzeko terapia da, pertsonak eskola edo lan-jardueran duen errendimendua hobetzeko.

Ikusmen terapia metodo aurreratua da, test eta sistema ezberdinak erabiliaz, ikasleen hutsuneak agerian uzten ditu eta horrela alor horiek hobetzeko fokua non jarri behar den esango digu. Hasierako ebaluaketa honen ostean, lan-metodologia zehatz bat definitzen da, ikasleak landu beharrekoa eta astetik astera ikasleek beraien zailtasunak gainditzen doaz eta horrekin batera, ikasteko gaitasuna eta eskola-emaitzak hobetzen.

Artikulu honek, hezitzaile, guraso eta orotar heziketa-profesional guztien arreta erakartzea du helburu: Haur batek irakurtzeko, idazteko edo eskola-errendimendua egokia ez duenean, posible dela beste faktore batzuk eragiten egotea.

Haur batek eskolako erritmo normala jarraitzeko zailtasunak dituenean, hauen atzean dagoen edo dauden arrazoiak zeintzuk diren aztertu beharko litzateke lehenbizi.

GENTZANE GARCIA

Dra. en Optometría por la Universidad de Bircham (E.E.U.U.)

www.centrovisuality.com

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*