Nor gara?

  • Montessori

Bidelagun haurren hazkuntza eta heziketaren inguruko gaiak jorratzeko guraso eta hezitzaileei zuzendutako proiektu bezala hasi zen 2015an.

Geroago, zerbitzu gehiago eskaintzera jo dugu; hain zuzen, helduen garapen pertsonala eta bizitza-kalitatea hobetzen lagungarri diren ikasgaiak emanez.

Bidelagun hainbat profesionalek osatzen duten sareaz egina dago.
Saio guztiak aditu baten eskutik zuzendutakoak dira, zehaztasun eta errespetu osoz lantzen direnak.

Proiektuaren oinarrian, Miren Ros Aiartzaguena dago.

Enpresen Administraritza eta Zuzendaritzan lizentziatua izateaz gain, beste arlo batzuetan ere formatu naiz: Doula, Edoskitzea, Jaio Aurretik eta ondorengoko Galerak, Personas y Relaciones Humanas (PRH), Pedagogia Sistemikoa (CUDEC), Montessori etxean nola aplikatu, Matematika Manipulatiboak… eta etengabe formatzen dihardut.

Baina niretzako, ikasketa guztien gainetik, amatasunak eta beste gurasoekin izandako bizipenak eta elkarbanatzeak izan dira garrantzitsu eta esanguratsuenak. Eta Bidelagun proiektua sortzearen arrazoia.

· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

KONTAKTUA

Edozein zalantza izanez gero formulario honen bidez jar zaitezke harremanetan gurekin:


Onartzen dut Klausula legala

ELKARLANAK