Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Guraso Eskola 2020/2021 Salbatore Mitxelena Ikastola B taldea

2021-06-01 @ 17:00 - 19:00

Guraso bezala kezkatzen gaituzten gaiei buruz hitz egiteko tartea irekiko dugu eta gaur egun interesgarriak eta baliagarriak diren gaiak jorratuko ditugu: gure haurrekiko komunikazioa nola landu eraginkorra izan dadin, adimen emozionalaren garapen on bat izateko ze tresna erabil ditzakegun ikusi, haurren arteko liskarretan gure parte-hartzea nola izan daitekeen lagungarri aztertu, Psikomotrizitatearen garrantzia haurraren aurreneko urteetan, Montessori pedagogia zer den eta etxean nola aplikatu dezakegun, Mindfulness-aren onurak, nola lan egin dezakegun matematikak era jostagarri batean ikasteko, heriotza eta galeren aurrean nola lagun ditzakegun haurrak,… eta ikastolan martxan jartzen ari den modelo pedagogiko berriari buruzko informazio zuzena ere izango dugu.

Dena den, egiten diren guraso talde bakoitzaren interes eta beharren arabera, gai batzuk edo beste jorratu ahal izango dira. Horretarako, izena ematen duten gurasoei gai-zerrenda bat pasako zaie beraien interesak zeintzuk diren jakiteko eta aurreneko saioan adosteko.

Helburua:

Guraso Eskola honen helburua gurasoentzat konfiantzazko eta informazio-iturri izango den espazio bat irekitzea da. Modu batean edo bestean, antzerako egoerak bizi ditugu gure haurrekin eta tarte honek gai horiek konpartitzeko aukera emango digu. Kasu batzuetan kontzeptu eta ideia batzuk azalduko dira, baina saioen dinamika ez da bakarrizketa bat izango; helburua, denon parte-hartzea bultzatu eta bermatzea izango da, ahalik eta praktikoena eta baliagarriena izan dadin. Eta horretarako konfiantza-giro bat sortzen ahaleginduko gara.

Xehetasunak

Data:
2021-06-01
Ordua:
17:00 - 19:00

Antolatzaile

Bidelagun
Telefonoa:
605742841
Posta elektronikoa:
miren.bidelagun@gmail.com
Webgunea:
http://www.bidelagun.eus

Egoitza

SALBATORE MITXELENA IKASTOLA
MARIA ETXETXIKI
ZARAUTZ, GIPUZKOA 20800 Spain
+ Google Map
Telefonoa:
605742841
Webgunea:
www.zarauzkoikastola.eus