Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Nola hitz egin sexualitateaz gure seme-alabekin?

2020-02-04 @ 16:45 - 19:00

Sexualitatea, banako bakoitza desberdin egiten duen dimentsioa izanik, berau, txikitatik nola landu ezagutzea ezinbestekoa da hezkuntzako eragile zein gurasoentzako. Honen inguruan tradizionalki jasotako eta ukatutako informazioa eta hezkuntzak ordea, helburu hau segurtasunik eta irizpide sendorik gabe egitera eraman izan du.

Haur eta nerabeei dimentsio eta ibilbide garrantzitsu horretan laguntzeko, zaintzeko eta modu askatzaile eta arduratsuan erabakiak hartzen laguntzeko oinarrizko jarrera, jarraibide eta ohitura eraikigarriak, modu ulergarri eta argian eskainiko ditugu saio honetan.

 Arremanitz taldeko Nerea Sancho sexologoaren eskutik, gai honi buruzko solasladi praktikoa egingo dugu HH-LH2-ko ikasleen gurasoei zuzendurik.

Xehetasunak

Data:
2020-02-04
Ordua:
16:45 - 19:00

Antolatzaile

Bidelagun
Telefonoa:
605742841
Posta elektronikoa:
miren.bidelagun@gmail.com
Webgunea:
http://www.bidelagun.eus

Egoitza

OROKIETA HERRI ESKOLA
Araba Kalea 56
Zarautz, Gipuzkoa 20800 Spain
+ Google Map
Webgunea:
www.orokieta.eus