- Matematika manipulatiboak
- Mindfulness
- Mugikorrak, Internet eta gazteak
Hazkuntza taldea
Talde hau haurdunaldia bizitzen ari diren gurasoetatik hasi eta haurrak 2-3 urte izan arteko gurasoetara zuzenduta dago. Erditze-osteko momentua bereziki garrantzitsua da, gaur egunean ez gara “tributan” bizi eta sarritan emakumeok bakarrik sentitzen gara etapa honetan.
Hazkuntza taldean, pertsona bakoitzak izan ditzakeen kezkak eta zalantzak argitzeko taldea da. Bertan, erditze-ostean eta edoskitzean aditua den pertsona bilera bideratzen egongo da eta gurasoak partehartzera animatuko ditu. Egoera berdinean dauden pertsonen esperientziak elkarbanatzeko gunea izatea dugu helburu: epaiketarik gabekoa, euste-taldea, norbera askatasun osoz hitz egiteko lekua. Eta noski, taldeko kideen artean konfidentzialtasun paktua eginaz.
Noizean behin, gai konkretuak jorratzeko aditu bereziak ekartzen ditugu: haur-eramaileei edota haur-masajea buruz hitz egiteko, adibidez. Eta noski, taldean gai zehatz bati buruz hitz egiteko eta jakiteko beharra badago, landuko da.
INFORMAZIO GEHIAGO
Guraso Eskolak
Gurasoen papera asko aldatu da azken urteotan eta gure haurren hazkuntzan eta bizitzan presenteago egon nahi dugu. Era berean, gu geu hezituak izan ginen modua zahartuta geratu dela nabaria da zenbait gauzetan baina sarritan galduta gabiltza nondik jo dezakegun jakin ezinik.
Guraso eskolak abagune paregabea dira ideia, sentimendu eta esperientziak partekatzeko.
Martxan dauden taldeak:
- Salbatore Mitxelena Ikastola (Zarautz)
- Orokieta Herri Eskola (Zarautz)
- La Salle Ikastetxea (Zarautz)
- Antoniano Ikastetxea (Zarautz)
- Herrikide Ikastetxea (Tolosa)
Mindfulness = Arreta Osoa
Meditazio indiarra; orainari era kontzientean begiratzean datza,
epaitu gabe. Tailer honen bitartez, gurasoei azalduko diegu nola lagundu haurrei orainarekin eta beraien buruarekin konektatzen. Onura asko dakar teknika honek: enpatia areagotu egiten da, erlaxatzen ikasten da, oreka emozional eta psikologikoa lortzen da,…
INFORMAZIO GEHIAGO
Montessori etxean
Hezkuntza sistema honetan haurren eskubideetan, autonomiaz
ikasteko duten gaitasunean eta maitasun-beharrean oinarritzen da. Haurra bere ikasketa prozesuaren protagonista da, bere erritmora ikasten du. Tailer honekin, pedagogia honen kontzeptuak etxean nola aplikartu dezakegun ikasiko dugu, baita materialak egiten ere.
INFORMAZIO GEHIAGO
Adimen emozionala
Adimen emozionala lantzeko tailer praktikoa. Badaramatzagu urte batzuk adimen emozionalaz entzuten, baina adimen hau praktikan jartzeko batzutan zailtasunak aurki ditzakegu. Emozioei buruz hitz egitea oraindik ere kosta egiten zaigu; nola baloratu eta transmitituko diegu gure haurrei adimen emozionalak duen garrantzia?
Gai garrantzitsua benetan, onurak anitzak baitira: norbere gaitasunetan konfiantza hartzen du; harreman positiboak eraiki eta mantentzen ditu; behar, pentsatzen eta sentitzen duena era egokian plazaratzen ikasten du, erronkei aurre egiteko eta ikasteko prest dago; auto-estimua handitzen du; gatazkak konpontzeko baliabideak ematen dit ditu…
Matematika manipulatiboak
Matematikak ikasteko metodo guztiz eraikitzailea eta jostagarria da. Lehentasun guztiak ulermenak du, ez gauzak buruz ikasteak zentzurik gabe. Haurra ikasketaren protagonista da, jolasaren, manipulazioaren eta esperientzien bitartez, matematikak bizitzen ditu eta bere barne eraikuntzaren piezak jartzen ditu.
INFORMAZIO GEHIAGO
Mugikorrak, Internet eta gazteak
Smartphone-ak bortizki sartu dira gure bizitzetan eta gure seme-alabek gero eta gazteago eskuratzen dute aurreneko mugikorra, sarritan erabilera egoki bat egiteko heldutasun mailarik ez dutenean. Eta gainera, kasu gehienetan, ez zaie formakuntza bat eman aurretik.
Ikastaro honetan gurasoek gai honekiko kontzientzia hartzeko aukera izango dute eta bere seme-alabei bide honetan bidelagun izateko tresna eta baliabideak emango zaie.
INFORMAZIO GEHIAGO